XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pantxoa eta Peiok disko berri bat kaleratu

Pantxoa eta Peio, Ipar Euskadiko kantari bikoteak diska berri bat kaleratu du Elkar argitaraldiaren bitartez.

Bakezko Besarkada Batean titulupean argitaratu den disko berri honek bakeaz kantu bat izan nahi du, bere izenburuak adierazten duen bezala hain zuzen ere.

Beste kantari askok bezala isilaldi luzea izan du bikote honek ere azken lau urteotan.

Jaialdiak mitinaren ordezko zerbait izan ziren garaiak joan zirenez, kantuaren alderdi estetiko eta artistikoa landu izan nahi dute berriro plazaratu baino lehen.

Bakezko Besarkada Batean izeneko disko honetan Euskal Herriaren eskubideak funtsez errespetatuko dituen justizi batean oinarritzen den egiazko bakea dute eskatzen.

Mitxel Labeguerik kantatu ohi zuen Lartzabalen eta kantuek osatzen dute diska luze hau.